XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskadiko 96 kooperatibetatik 56 egon ziren Euskadiko Nekazal Kooperatiben Federazioa eratuJoan den astean eratu zen Euskal Komunitate Autonomoko Nekazal Kooperatiben Federazioa, Arkauteko
Bertan, Euskadin diren 96 kooperatibetatik 56 egon ziren.
Partaideek Federazio-estatuto bat onartu eta gestio-batzorde bat hautatu zuten.
Batzorde hori izango da gero Eusko Jaurlaritzako lan departamentura aurkeztuko dena, ofizialki onartua izan dadin.
Aipaturiko gestio-batzordea Josu Astobiza Valentin Zamora, Antonio Marañon eta Alfredo Montoyak osatzen dute.
Bi hilabete barru, asanblada berri batean, Federazioko zuzendaritza batzordea hautatuko da.
Ordurako, Euskal Komunitate Autonomoko Nekazal Kooperatiba gehienak Federazio horretara biltzea espero da.
Nekazal Kooperatiben Federazioak dituen helburuen artean
Sorrera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Ikerketa eta Formazio Zuzendaria den Jose Maria Zeberio izan zen eta, besteak beste, zoriondu egin zituen kooperatibistak hartutako erabaki horrengatik.
Jose Maria Zeberiok Federazio horren garrantzia azpimarratu zuen eta Administrazio Autonomoak zein Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak erabateko apoioa eskaini ziotela iragarri.